[Kronika.eus] Hernaniko alebinak, Gipuzkoako txapeldun

Portada, Kirol Ekitaldiak

Ligako partidu guztiak irabazi ditu taldeak, eta jardunaldi baten faltan eskuratu du Gipuzkoako garaikurra.

Equipo alevin

Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan, Gipuzkoako Txapelketa irabaztea lortu du Hernaniko Alebinen taldeak. Orain arteko partidu guztiak nagusitasunez irabazi ditu gaztetxoen talde mistoak, eta Urolari 19-12 irabazita lortu dute Gipuzkoako garaikurra. Denboraldia aste santuko oporralditik bueltan amaituko dute, Aloña Mendiren aurkako partiduarekin. 

Hernaniko Eskubaloi Taldetik kirola probatzeko zalantzan dauden haurrei ondorengo mezua helarazi nahi izan diete:

«Eskubaloikoa familia handi bat delako eta denok garelako beharrezkoak.

Oso joku dinamiko eta dibertigarria da, gauza asko pasatzen dira kantxan eta probatzen duenak jarraitzen du».

Iturria: https://kronika.eus/hernani/1744038145141-hernaniko-alebinak-gipuzkoako-txapeldun