Xabier Araitz, Hernani E.T.-ko nesken gazte mailako taldeko entrenatzaile berria

Hernani E.T.-tik ongietorria eman nahi diogu Xabier Araitz-i, datorren denboraldian nesken gazte mailako taldeko entrenatzaile izango baita.
Xabierrek ibilbide luze eta esperientzia handia ditu eskubaloian, bai oinarrizko kategorietan bai senior mailan. Zazpi urtez aritu zen Super Amara Bera Bera taldean, harrobiko taldeekin lanean, eta horrez gain, bi urtez Zilarrezko Mailako taldea eta beste bi urtez lehen taldea zuzendu zituen.
Ondoren, zazpi denboraldiz aritu zen Saieko taldean; horietatik sei lehen senior taldean eta bat mutilen gazte mailako taldean.
Azken urteetan, Ereintza Eskubaloia taldean aritu da, Bigarren Maila Nazionalean entrenatzaile lanetan.
Klubaren izenean, zorterik onena opa diogu etapa berri honetan nesken gazte mailako taldearen gidaritzan, eta ziur gaude bere esperientziak eta ezagutzak gure jokalarien eta Hernani E.T.-ren kirol proiektuaren hazkundean lagungarri izango direla.
Ongi etorri, Xabier.
