Portada
2025eko Ohiko Batzar Orokorraren Deialdia
2025eko Ohiko Batzar Orokorraren Deialdia Hernani Eskubaloi Taldeko bazkide guztiei dei egiten zaie datorren 2025eko uztailaren 10ean, Hernaniko Biteri Kultur Etxean egingo den Ohiko Batzar Orokorrera. Arratsaldeko 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarren deialdian. Hernani, 2025/06/25 Zuzendaritza BatzordeaHernani Eskubaloi Taldea
Senior mutilek igoera play-offa jolastuko dute asteburuan
Hernani Papeleria Zikuñaga E.T. (seniorrek) igoera fasea jolastuko dute Zumaian asteburuan, zatoz animatzera!
[Kronika.eus] Hernaniko alebinak, Gipuzkoako txapeldun
Ligako partidu guztiak irabazi ditu taldeak, eta jardunaldi baten faltan eskuratu du Gipuzkoako garaikurra. Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan, Gipuzkoako Txapelketa irabaztea lortu du Hernaniko Alebinen taldeak. Orain arteko partidu guztiak nagusitasunez irabazi ditu gaztetxoen talde mistoak, eta Urolari 19-12 irabazita lortu dute Gipuzkoako garaikurra. Denboraldia aste santuko oporralditik bueltan amaituko dute, Aloña Mendiren aurkako … Gehiago irakurri
Eskola Topaketa Urnietan – Otsailaren 16a
Otsailaren 16an, Urnietako kiroldegian Eskola Kirol Topaketa ospatuko da. Bertan, eskola-adineko haurrek kirol ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, talde-lana eta dibertsioa sustatuz. Anima zaitez eta zatoz parte hartzera edo taldeei babesa ematera! Zatoz Urnietako kiroldegira eta gozatu kirolaren magiaz!
Esergui-Avia Hernani Eskubaloi Taldearen babesle berria
Hernani Eskubaloi Taldeak pozik iragartzen du Esergui-Avia enpresa bere babesle berria dela. Esergui, Avia markaren bidez ezaguna, energia-sektorean 40 urte baino gehiagoko esperientzia duen euskal enpresa da, eta orain Hernaniko eskubaloiaren sustapenean lagunduko du. Akordio honi esker, Esergui-Aviak bere irudia taldearen ekipamenduetan eta instalazioetan izango du, eta eskubaloiaren balioak eta kirolaren sustapena bultzatuko ditu eskualdean. … Gehiago irakurri
[kronika.eus] Posizio politean ekingo dio Hernanik lehenengo mailarako igoera faseari
Garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Elgoibarren kontra, lehenengo fasearen azkeneko partiduan. Modurik onenean bukatu du aurreneko fasea Hernanik, mutilen Gipuzkoako bigarren mailan. Lehendik ere ziurtatuta zeukan igoera faserako txartela, baina garrantzitsua zen larunbateko partidua, Elgoibarren kontrakoa, Hernaniko kiroldegian. Izan ere, bi taldeak sailkatu dira igoera fasera, eta beraien arteko partiduen emaitzak kontuan hartuko dira fase … Gehiago irakurri
